XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Urrea, Kobrea eta eztainua eskuratzeagatik ere, jende asko joan zen urrutira.

Kretatarrek, Mediterraneo ingurua ikertu zuten, eta k.a. 5 000. urtea baino lehen, txinatarrekin bazituzten harremanak.

Haiek baino lehen egitotarrek Nubia, Sudan, Punt-eko lurraldea eta Itsaso Gorriaren bazterretara ere egin zituzten irtenaldiak.

Marfila, ebanoa eta faraoien gorteko edertasuna mantentzen zuten harri bitxien bila joaten ziren urruti haietara.

Baina feniziatarrak izan ziren inolaz ere, exploratzailerik trebeenak.

K.a. 1 100. urterako, Espainiako itsas ertzetara heldu ziren.

Gero, Atlantikora sartu ziren eta Bretaina-ko irletaraino joan ote ziren pentsatzen da.

K.a. 700 urtean, Afrika osoa inguratu zuten itsasoz, Nekao faraoiaren aginduz.

Bestetik tartesiarrek, Iberiako Penintsularen Mendebaleko kostak ezagutu zituzten.

Behar bada Bretaina-raino joan ziren eztainu bila.

Grezitarrek berriz, feniziatarren bideetatik joan ziren, hauek aurkitutako lurraldeak menperatzeko asmoz.

Itsasgizon hauen ibilaldietan geografiazko gauza asko jakitea lortu zen.

Guztiek zekitena bilduta, mapa bikainak egin zitezkeen.

Baina elkarren etsai zirenek, ez zioten batak besteari zekitena adieraziko.

Aitzitik, norbaitek kosta berri batekin topo egingo balu, isilik gordeko zuen.

Kartagotarrek, feniziatarren ondorengoek adibidez, Altlantikoaren bazterrez ipuin batzuk zabaldu zituzten.

Laino, ekaitz, harri eta itsas-mamu ugari zen han, ziotenez.

Izan ere, eztainutan aberatsa zen Kasiterides irla multzora inor joaterik ez bait zen komeni.

Txanponak. Bidaia eta lurralde berrien aurkikuntza haiek, merkatalgoa nazio arteko mailara altxa zuten, eta merkataritza erabat finkatzeko, dirua falta zen.

Gauzen balioa unitate patroi batez neurtzeko ideia, orduan ere zaharra zen.

Leinuek beren buruen premiak beste inoren laguntzarik gabe betetzen zituztenean, gauzen trukea ez zen maiz gertatzen eta taldeen arteko harreman ekonomikorik ez zegoela esan daiteke.

Hala ere, ondasunen balioa unitate berdinez neurtzeko joera bazuten talde desberdinek.

Unitate hori, taldearen ondasunik garrantzitsuena izan ohi zen: larre-aldaketako herrietan, abere buruak ala artilea zuten; nekazari artean, labore aleak; arrantzaleetan, hamu ala maskorrak; ehiztari artean, gezi-muturrak.

Geografiak ere, eragina izan zuen unitate mota aukeratzerakoan.

Afrikan, elefante isatsak erabili ziren; Mediterraneoan, idiak; Eskandinabian, elurrorein eta larruak, eta Txinan, tezko adreiluak.

Merkatalgoaren hazkundearekin gizatalde desberdinak harremanetan jarri zirenean, unitate berezi hauen desegokitasuna nabarmendu zen.

Ehiztari batentzat, orein baten balioa gezimuturretan neurtzea erraza zen: baina hamutan, ezinezkoa zitzaion.

Horregatik, herri guztientzat balio berdintsuak zituzten unitateak bilatu zituzten.

Garai batean, harmak eta harri bitxiak erabili ziren.

Baina irtenbiderik egokiena, lehengaietan, metaletan, aurkitu zuten.